Asteazkenean Haizea etorri zitzaigun ipuina kontatzera, eta horrekin batera, sorpresa txiki bat ekarri zigun: zetarrak!!! Oraindik oso txikiak dira baina poliki- poliki hazten joango dira eta zetarren garapen prozesu osoa ikusteko aukera izango dugu.
2026(e)ko apirilaren 23(a), osteguna
Liburuaren egunean lh2-koen bisita
Gaur, liburuaren eguna ospatzeko, gurasoen bisitaz gain, Lh2. mailako ikasleen bisita jaso dugu gelan. Binaka jarrita ipuin bat kontatu digute eta, bukatzeko, nahi izan duenak, marrazkitxo bat egin du.
Eskerrik asko lagunak!
Liburuaren eguna: Iñakiren eta Shaghayegh-en bisita
Liburuaren eguna dela eta, gaur, Iñakiren bisita izan dugu.
"Daniela pirata" ipuina kontatu digu.Oso gustora entzun dugu eta asko gustatu zaigu!
Mila esker Iñaki!
Liburuaren eguna: Haizearen bisita
Liburuaren eguna dela eta Haizearen bisita izan genuen atzo, asteazkenean.
"Eta untxiak entzun" ipuina kontatu zigun.Oso gustora entzun genuen eta asko gustatu zitzaigun!
Mila esker Haizea!
LIBURUAREN EGUNA: MARIAREN BISITA
Liburuaren eguna dela eta Mariaren bisita izan genuen asteartean.
"Xamuk esan du" ipuina kontatu zigun eta oso gustora egon ginen!
Mila esker Maria!
2026(e)ko apirilaren 16(a), osteguna
2026(e)ko apirilaren 13(a), astelehena
UNIBERTSOA!
Bigarren hiruhilekoan gure pasiloa apainduta izan dugu unibertsoaren hormairudi polit honekin!
Denok hartu genuen parte hizkiak koloreztatuz, planetak itsatsiz, haien izenak idatziz eta itsatsiz, izarrak pegatuz...
Azkenik, bakoitzak, bere aurpegiaren irudiarekin egindako espaziontzi,astronauta, robota,edo estralurtarra, pegatu zuen. Eta hauxe egindako lanaren emaitza.
Noaren agurra
Noa Canseco hurrengo ikasturtean beste eskola batean egongo denez, aste honetan agurtu dugu. Jarraitu ezazu beti bezain alai eta jator Noa!!...
-
Aurreko ostegun eta ostiralean Piraten etxean egon ginen. Bertan primeran pasa genuen eta piratak bilakatu ginen. Gora Aieteko piratak!!!
-
Hiruhileko honi amaierarik politena emateko, denek korrika egin dugu euskararen alde!! TIPI-TAPA, TIPI- TAPA, KO-RRI-KA!!! Ondo pasa oporra...



































.jpeg)

.jpg)


.jpg)


